Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Lizarra’

Ea, konfesatu dadila maldizioa bota didanak. Zein izan da? Ez, gaur ez naiz erori, baina 3 aldiz zulatu dut atzeko gurpila. Mekaguenlaletxe!!. Orain erietxean utzi det bizikleta, ea ondo osatzen didaten. Hori bai, hilerri ondotik pasatzena amenazu egin diot, “horrela jarraitzen badek…”.

3. aldiz zulatu dudanean jada ez neukan kamararik. Eskerrak Logroñotik pare bat kilometrora nengoen eta bultzaka iritsi naiz, berriz ere astoa bultzaka ekarri behar.

Pena eman dit Gares atzean uzteak, herri polita. Erromesen zubia ere ederra da. Handik Mañeru aldera joan naiz. Nere bidea hor hasi dela okertzen uste det, putzu baten gainetik pasa ostean txukuna jarri bainaiz. Ziraukin gosaria hartu dut, hau ere herri polita.

Ziraukitik aurrera bidea utzi eta errepidea hartu dut Lizarrararte, eta bertan izan dut lehen zulaketa. Gainera atzekoa, harrapazak!.

Lizarra ere Garesen tankerakoa iruditu zait. Bertako saltoki txiki batean sagar pare bat erosten nengoela, bertako andreak (50 urte bueltan) esan dit berak ere bizikletaz egina duela, guztia bidetik eta behin bakarrik egin behar izan ziola bultza, Perdonen. Ez diot sinistu nahi, ze jada ez dakit zenbatetan egin diodan bultza neronek!!

Gero Los Arcos alderako bidean, Iratxen ardoaren iturrian geratu naiz. Nahiago dut Isostarren zaporean. Vino peleon peleon!!. Azketan Pablitoren bila jardun dut, baina etzegoen inor herri osoan, lastima.

Bidetik nindoala, bigarren zulaketa. Eta hainbaten kontakizunetako berdina: maldan behera azkar-azkar, pare bat oinezko erromesi agur esan eta halako batean pufzzz. Eta konponketak egiten ari nintzela… hor non pasa diren erromesak!! Bat gutxienez geratu egin da pixkat laguntzera.

Hortik aurrera bidea eta errepidea nahastu ditut.

Esan bezala Logroñotik gertu nengoela, berriz ere, joer, hau eguna. Oinez jetsi naiz hirirarte eta gero konpondu aldera denda batean utzi det.

Asmoa Najerara iristea zen, baina usteak erdia ustel. 70 kilometro egin ditut eta 8 ordue eta erdi ibili naiz (konponketak barne). Orain ea ondo deskantsatzen dudan, ze panorama honekin…

Aktualization: Oraintxe jaso det astotxoa dendatik, 15 euro bakarrik. Beldurra neukan ea nere egoeraz aprobetxatuko ote ziren. Llanta babesten duen zerbait egoera txarrean omen zegoen. Beste bi kamara hartu ditut badaezpada.

Bihar norarte? Hasi apostuak egiten.

Read Full Post »