Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Archive for the ‘Nere gauzak’ Category

Bukatu da

Bukaera heldu zaio blog honi. Beno, bukaera bukaera ez. Lekuz eta izenez aldatuko dugu. Hemendik Eibar.org-ra eramango dugu. Orain arte idatzitakoa ondo dago hemen, eta bertan geratuko da. Hemendik aurrera, hementxe aurkituko nauzue, gustu baduzue. Laster arte!!.

Read Full Post »

Ezin diot ezer egin, eibartarra naiz. Notizi honek kriston grazia egin dit. Aupa Eibar!! http://www.diariovasco.com/20071105/deportes/mas-futbol/eibar-cuenta-pena-china-20071105.html

Read Full Post »

Kirioak dantzan!

Gaur Galiziatik itzuli naiz. Han izan gara lau lagun. Albariño, marisko eta ilunabarrez gozatzen. Porto Do Son herrixkan eta inguruetan izan gara. Sentsazio kuriosoa, atzo Fisterrako 0 kilometroan izan ginen, eta ikusi genuen nola hamaika gauza utzi dituzten erromesek azken urteetan. Gauzak erre izanaren zantzuak agerikoak ziren baita. Herenegun Santiagon izan ginen, katedrala eta alde zaharrean bueltaka.

Galiziako ilunabarra

Asteburuan han izan eta orain ere berriz harantz. Hemendik ordu gutxira aitak Orreagara eramango nau eta nere abentura hasiko da. Asmoa Garesera iristea da lehen egun honetan. Hala ere, tentuz jokatu nahi dut eta ikusi beharko ea nola dauden hankak. Eguraldiaren aurreikuspena begiratuta, badirudi egun ona izango dugula, freskoa baina euririk ez. Horixe da gehien beldurtzen nauena, euria. Badira beste gauza ugari, kotxeak, gurpila zulatzeak, nekeak, haizeak, … baina euria… ikusi beharko. Egun hauetan ikusitako ilunabar ederrek oroituz lasaitu beharko naiz.

Alforjak prest ditut. Bizikleta baita ere. Biharko 65 kilometroak zain daude. Ultreia!!

Read Full Post »

Tanzania?

Orokorrean, edozeini kontatzen diodanean lanez aldatzera noala eta Tagzania proiektuan jardun behar dudala esaten diodanean, ez dakite zertaz ari naizen. “Tanzania?”. Agian, gure amamari ilusioa eta dana egingo zion, misiolari sartuko naizelakoan egongo da eta Afrika aldera joango naizela fede ona zabaltzera.

Read Full Post »

Bidea egiteko zenbait gauza erosi beharrean aurkitu naiz. Ez noa erosi behar izan ditudan gauza guztietaz hitzegitera. Baina ondorengo honek pena merezi du.

Apple-ek gauzak beste era batean egiten ditu. Diseinua asko zaintzen dute. Hobe esanda, bezeroaren esperientzia osoa zaintzen dute. Webguneko erosketan hasiz eta jasotzen dugunerarte.

iPod berkargatzeko aparailu sinple batek begira zein kutxa polita daukan:

iPod USB Power Adapter 1

iPod USB Power Adapter 2

Read Full Post »

“Compostelan egon nintzen lehengo udan erromes” zioen abestiak. Nere kasuan ere halaxe da. Aurreko udan Mariarekin batera Astorgan hasi nuen bidea. Villafranca del Bierzon Isi eta Silvia batu zitzaizkigun azken egunak egiteko.

Cebreiron

Argazki polit hau Mariak egin zuen Cebreiroko alberge ondoan. Behean, Galizia genuen zain. Astorga, Rabanal, Ponferrada, Villafranca, Cebreiro, Samos, Portomarin, Palas de Rei, Arzua eta Compostela. Bederatzi egun eta zenbat izerdi eta oinetako min.

Ez dakit santuarekin zein hizketaldi izan nuen, ez naiz oso sinestuna, gainera gor xamarra nago eta agian entzundako hitzak albariñoak esandakoak izango ziren, baina berriz bertara joateko gogoa sartu zitzaidan. Eta hori, artean, txankletak soinean nituela (azken hiru egunak txankletetan egin nituen).

Zergatik noa berriz? Eta, zergatik noa azaroan egiten duen eguraldiarekin eta bakarrik? Neretzako, proba bat da. Ea halako zerbait egiteko gai ote naizen ikusi nahi dut. Barne bidea eta halakoak aurkitzerik ba ote daukadan ere deskubritu nahiko nuke.

Iritsiko ote naizen … ikusi beharko.

Read Full Post »

Bye bye Indubrik

Gaur lan bizitzako etapa bat amaitu da. Agur Indubrik.

Duela bi urte eta erdi baino gehiago banketxe batean hastekotan nengoen. Banketxe laranja batean. Eta halako batean, Soraluzeko enpresa batetik deitu zidaten. “Induzer?”, “Ta hori nun dao?”, zer nekien nik Goierrira bidean hamaika aldiz pasata nengoela bertatik. Entzutea ez denez ezer kostatzen, joatekotan geratu nintzen.

Aditutako gustatu zitzaidan. Proiektu bat iaia zerotik sortzea: altzariak egitea eta saltzea. Polita zirudien.

Atzera begira, gustora nago egindakoarekin. Erabaki ona hartu nuela uste dut. Bidea egiten ari ginela ate batzuk ireki eta besteak itxi egin zitzaizkigun. Eta horrela bukatu genuen altzariak webgune batean saltzen.

Hasera pausoka eman genuen, oinez ibiltzen ikasi aldera. 2005.eko urrian hasi genuen ibilaldia.

Gero Buber sariak heldu ziren. Ez genuen irabazi, baina horri esker hasi ginen pixkat ezagunak izaten. Aurrena Enpresa Digitalaren webgunerako elkarrizketa iritsi zen. Hori emozioa.

Ordurako buruan neukan blog bat sortzearena, baina betiko galdera sortzen zitzaidan, “zer esango dut?”. 2006.eko maiatzaren 24an eman nituen aurreneko pausoak. Pixkanaka beldurrak aldentzen joan ziren. Ziur nago Euskal Herriko lehen enpresa tradizionala izan garela komunikazio mota hau landu duena.

Ondoren zerbait kuriosoa gertatu zen. Kuriosoa, bai, neretzako bai behintzat. Enpresa Digitalakoek guk hitzaldi bat ematea nahi zuten, powerpoint eta guzti. Eta hantxe aurkeztu nintzen Miramonen hamaika entzuleri Soraluzen zer egiten genuen kontatzeko asmotan. Itxuraz lasai naiz, baina barrutik… jo, kaka eginda nengoen. Lasaikote itxura hori emateak lasaitu egiten nau, hala ere. Gainera egin nuen lehen txistearekin barre batzuk entzuteak gehiago sosegatu ninduen.

Ezagun egiten hasi ginen, pixkatxo bat gehiago, baina ez larregi. Gure gizate honetan, oraindik ere paperak agintzen du. Horrela, igezko abenduan Miramon Enpresa Digitala saria jaso genuen. Sarituen argazki batean nengoen, dozena bat baginen guztira. DV-ren boterearen lehen demostrazioa ikusi nuen: lagunak telefonoz deitzen “periodikuan” nengoela eta.

DV-ren bigarren indar erakusketa beranduago heldu zen. Elkarrizketa bat igandeko gehigarrirako! Kaletik nindoala bizilagun batek gelditu ninduen esanaz ikusi ninduela. Hortxe hasi zen “internet es la leche” filosofatzen. Nik bai flipatu nuela jendeak ikusi ninduela esaten zidanean.

Ordundanik, pixkanaka hazten joan da gure denda. Orain gutxi itxura aldatu diogu. Polita dago gure “txikia”.

Pena pixkat ematen dit proiektu honetatik aldentzeak. Aldendu, ez naiz gehiegi ere aldentzen espazialki. Debabarrena txiki honetan jarraitzen dudalako. Non?, laster ikusiko duzu non.

Read Full Post »