Feeds:
Posts
Iruzkinak

Ea, konfesatu dadila maldizioa bota didanak. Zein izan da? Ez, gaur ez naiz erori, baina 3 aldiz zulatu dut atzeko gurpila. Mekaguenlaletxe!!. Orain erietxean utzi det bizikleta, ea ondo osatzen didaten. Hori bai, hilerri ondotik pasatzena amenazu egin diot, “horrela jarraitzen badek…”.

3. aldiz zulatu dudanean jada ez neukan kamararik. Eskerrak Logroñotik pare bat kilometrora nengoen eta bultzaka iritsi naiz, berriz ere astoa bultzaka ekarri behar.

Pena eman dit Gares atzean uzteak, herri polita. Erromesen zubia ere ederra da. Handik Mañeru aldera joan naiz. Nere bidea hor hasi dela okertzen uste det, putzu baten gainetik pasa ostean txukuna jarri bainaiz. Ziraukin gosaria hartu dut, hau ere herri polita.

Ziraukitik aurrera bidea utzi eta errepidea hartu dut Lizarrararte, eta bertan izan dut lehen zulaketa. Gainera atzekoa, harrapazak!.

Lizarra ere Garesen tankerakoa iruditu zait. Bertako saltoki txiki batean sagar pare bat erosten nengoela, bertako andreak (50 urte bueltan) esan dit berak ere bizikletaz egina duela, guztia bidetik eta behin bakarrik egin behar izan ziola bultza, Perdonen. Ez diot sinistu nahi, ze jada ez dakit zenbatetan egin diodan bultza neronek!!

Gero Los Arcos alderako bidean, Iratxen ardoaren iturrian geratu naiz. Nahiago dut Isostarren zaporean. Vino peleon peleon!!. Azketan Pablitoren bila jardun dut, baina etzegoen inor herri osoan, lastima.

Bidetik nindoala, bigarren zulaketa. Eta hainbaten kontakizunetako berdina: maldan behera azkar-azkar, pare bat oinezko erromesi agur esan eta halako batean pufzzz. Eta konponketak egiten ari nintzela… hor non pasa diren erromesak!! Bat gutxienez geratu egin da pixkat laguntzera.

Hortik aurrera bidea eta errepidea nahastu ditut.

Esan bezala Logroñotik gertu nengoela, berriz ere, joer, hau eguna. Oinez jetsi naiz hirirarte eta gero konpondu aldera denda batean utzi det.

Asmoa Najerara iristea zen, baina usteak erdia ustel. 70 kilometro egin ditut eta 8 ordue eta erdi ibili naiz (konponketak barne). Orain ea ondo deskantsatzen dudan, ze panorama honekin…

Aktualization: Oraintxe jaso det astotxoa dendatik, 15 euro bakarrik. Beldurra neukan ea nere egoeraz aprobetxatuko ote ziren. Llanta babesten duen zerbait egoera txarrean omen zegoen. Beste bi kamara hartu ditut badaezpada.

Bihar norarte? Hasi apostuak egiten.

Ezin diot ezer egin, eibartarra naiz. Notizi honek kriston grazia egin dit. Aupa Eibar!! http://www.diariovasco.com/20071105/deportes/mas-futbol/eibar-cuenta-pena-china-20071105.html

Beno, beno, beno!! Iritsi naizela ba!! Ez nuen uste. Joder, Alto del Perdon horretan geratzeakotan egon naiz, baina ez nere borondatez. Gure aittonak baserrian bazuen asto bat. Gainean ibiltzen ginen eibartar bi eta hiru segurar. Aurrera joan zedin tira egiten zion aittonak.

Hala ibili behar izan naiz sarritan, bizikletari tiraka. Bizitza propioa duela uste det. Berak ni eraman beharrean, ni bultzaka.

Txorakeriak alde batera utzita: gaur goizeko 9ak aldean nere txoferrak (betikoa, zein bestela, aita) Orreagaraino eraman nau. Kafetxoa hartu, erropa jantzi eta Fernando Arretxeren tankerako euskara entzun (ze polita!).

sany0003.jpg

Hamarrak aldera atera naiz Orreagatik. Haseran dena primeran joan da Mezkiritzeko gaina egin arte, Auzperri pasa ostean. Jetsiera, trialero xamarra, ta ni ez naiz trialeroa. Nere mando honek kristoren zaratak egiten zituen baso ederretan barrena. Zein polita dagoen Nafarroako mendialdea udazkenean. Pago eta halakoen orbel gainean ibili naiz.

Iroz inguruan, uste det, lehen kolpea (ez esan amari!!). Metro bateko altueratik erori eta sasi gainean bukatu det. Ikastolan zer zioten? “Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik”?, ba nik ez nuen ondo aditu eta sasien gainera.

Ondoren bidea utzi eta errepidea hartu dut Iruñeararte. Erresuma zaharreko hiriburuan zerbait jan eta aurrera, berandu nebilen eta.

Eta gero,…, Zizur pasa ostean Alto del Perdon igotzen hasi naiz. Lekua polita, baina egun pasa joateko, ez alforjak dituen bizikletarekin ibiltzeko.

Gora igo eta hori da hotza!!! mekasuen. Argazkitxoa eta behera bidean (argazkiak bihar jarriko ditut, ostatu honetan ez baitakite USB kablea konektatzea nahi izaten dugula eta). Errepidetik jetsi naiz, triala…beste egun baterako.

Garesa iritsi baino lehen Eunateko eliza ikusi nahi nuen, eta benetan zen polita. Gustura geratu naiz.

Orain ostatuan nago, dozena bat zoro gabiltza.

Laburbilduz: 7 ordu inguru, kilometroak 78 (ofizialki 65 omen ziren…). Nekea, bai, ugari. Baina kristoren umorea.

Bihar ardoaren iturria (Ander, hau zuretzat) eta gero Azketan geratu behar (zuregattik be, Ander).

Ikusiko dugu noraino iristen naizen, baina asmoa Najerara joatea da.

Ultreia!!

Oier, arrazoi daukak, pixkat egoskorra naukela diokenean.

Kirioak dantzan!

Gaur Galiziatik itzuli naiz. Han izan gara lau lagun. Albariño, marisko eta ilunabarrez gozatzen. Porto Do Son herrixkan eta inguruetan izan gara. Sentsazio kuriosoa, atzo Fisterrako 0 kilometroan izan ginen, eta ikusi genuen nola hamaika gauza utzi dituzten erromesek azken urteetan. Gauzak erre izanaren zantzuak agerikoak ziren baita. Herenegun Santiagon izan ginen, katedrala eta alde zaharrean bueltaka.

Galiziako ilunabarra

Asteburuan han izan eta orain ere berriz harantz. Hemendik ordu gutxira aitak Orreagara eramango nau eta nere abentura hasiko da. Asmoa Garesera iristea da lehen egun honetan. Hala ere, tentuz jokatu nahi dut eta ikusi beharko ea nola dauden hankak. Eguraldiaren aurreikuspena begiratuta, badirudi egun ona izango dugula, freskoa baina euririk ez. Horixe da gehien beldurtzen nauena, euria. Badira beste gauza ugari, kotxeak, gurpila zulatzeak, nekeak, haizeak, … baina euria… ikusi beharko. Egun hauetan ikusitako ilunabar ederrek oroituz lasaitu beharko naiz.

Alforjak prest ditut. Bizikleta baita ere. Biharko 65 kilometroak zain daude. Ultreia!!

Tanzania?

Orokorrean, edozeini kontatzen diodanean lanez aldatzera noala eta Tagzania proiektuan jardun behar dudala esaten diodanean, ez dakite zertaz ari naizen. “Tanzania?”. Agian, gure amamari ilusioa eta dana egingo zion, misiolari sartuko naizelakoan egongo da eta Afrika aldera joango naizela fede ona zabaltzera.

Apple, diseinu ederra

Bidea egiteko zenbait gauza erosi beharrean aurkitu naiz. Ez noa erosi behar izan ditudan gauza guztietaz hitzegitera. Baina ondorengo honek pena merezi du.

Apple-ek gauzak beste era batean egiten ditu. Diseinua asko zaintzen dute. Hobe esanda, bezeroaren esperientzia osoa zaintzen dute. Webguneko erosketan hasiz eta jasotzen dugunerarte.

iPod berkargatzeko aparailu sinple batek begira zein kutxa polita daukan:

iPod USB Power Adapter 1

iPod USB Power Adapter 2

Entrenamendua

Pasa den hilabete inguruan fin xamar nabil, kirolzale. Ia ia egunero ibili naiz bizikletan. Ordubete inguru, 20 eta 30 kilometro tartean. Hori bai, kanpoan, mendi bizikletarekin ez naiz nahi adina ibili. Batez ere eguraldia dela medio. Eguraldia beti da aitzaki ona halako gauzetarako, “zertarako pasatuko det orain hotza? Gero nahiko edukiko det eta!”.

Entrenamenduetako bizikleta

Hemengo hau nere “Rocinante” izan liteke. Ikuiluan bakarrik erabilitako, hori bai. Datorren astelehenean ikusiko dugu ea behar bezainbeste ibili naizen edo ez.

Eguraldia

Egun guztian ez du gelditu, euri ugari egin du. Euria eta hotza dira nire ardura handienak egun hauetarako. Gehienbat euria. Hotzari, gutxi gora behera, erraz egingo diot aurre, arropa gehiago soinean jarri eta listo. Baina euria beste kontu bat da. Gorputza bustia edukitzea ez da gauzarik txarrena, lurra irristakorra egotea ere ez da gauza polita, eta zer esan erruberek botatzen dituzten tantetaz.

INM-an begira egon naiz datorren astean egingo omen duen eguraldia. Zazpi egunetarako egiten dituzte aurreikuspenak. Hauexek dira Orreaga, Iruñea eta Gareserako aurreikuspenak.

Orreaga: %25eko probabilitatea euria egiteko, tenperatura maximoa 10 gradutakoa eta baxuena 3 gradu, frexko!!. Itxuraz aurreko egunetan ez du euririk egingo, beraz, lurra lehorra egon liteke, lokatzik ez.

Iruña eta Garesen, antzerako eguraldia, euria egiteko %20 aukera egongo omen da hiriburuan eta %15ekoa Garesen. Bietan tenperatura antzerakoak, 16 gorenena eta 5 baxuena.

Erromesaren kredentziala

Gaur goizean Debara gertura naiz hemengo argazkian duzuen dokumentu honen bila: erromesaren kredentziala.

Erromesaren kredentziala

Debako turismo bulegoan eman didate, doan. Azken hau ez nuen uste hala izango zenik. Izan ere, Isik Bilbon lortu zituenean (Bizkaiako Bidearen Lagunen elkartean, edo halako zerbait) euro bat edo bi ordaindu zituen, eta gero, bidea egiten ari ginela, kredentzial batek galtzea erabaki zuenean, ostatu batean erosi behar izan genuenean ere , berdin, euro pare bat eman genituen.

Kredentzialak bidea egiten ari garela ziurtatzen du, eta ezinbestekoa da albergeetan ostatu hartzeko. Normalean albergeetan bertan jartzen zaio zigilua, baina bada erromes ugari dokumentua zigiluz bete nahi izaten duena ere.

Zigiluen atzeko partean, ondorengo bideko mapatxoa dago.

Bideko mapa 1          Bideko mapa 2       Bideko mapa 3

Mekaniko lanetan

Aurreko astean Beñatek eta Eñautek parrilla bana utzi zidaten bizikletan jartzeko. Azkenean Beñatena montatu nuen atzo. Uste baino errazago. Ikusteko dago Iruñeararte iristen ote den.

Bizikleta eta parrilla

« Newer Posts - Older Posts »