Ez dut uste iaia ezertan aditua naizenik. Baina pentsatu dut polita izango litzatekeela Santiago bidea dela eta idatzitako guzti honi bukaera itxuroso bat ematea. Despistaturen bat edo hemendik badabil, jarrai diezaiola gezi horiari.
Entrenamendu fisikoa
Beharrezkoa al da? Ez. Jeje, ze uste zenuen? Arratera egunero lau aldiz igotzeko esango nuela? Ba ez.
Beharrezkoa al da? Norberaren araberakoa da [...]
Archive for the ‘Santiagobidea’ Category
Santiago edo Done Jakue bidea bizikletaz egiteko gomendioak
Posted in Santiagobidea, tagged santiago_bidea gomendioak on Urtarrila 4, 2008 | Leave a Comment »
Argazki gehiago
Posted in Santiagobidea on Azaroa 15, 2007 | Leave a Comment »
Etxean nagoela aprobetxatzen, argazki gehiago jarri ditut Flickr-eko kontuan.
Erakusle moduan, iritsi nintzenekoa:
Bederatzigarren eguna: Palas de Rei – Santiago
Posted in Santiagobidea, tagged Palas de Rei, Santiago, Santiagobidea on Azaroa 13, 2007 | 4 Comments »
Iritsi naizela!!! Joe, gaurkoa ere ez da xamurra izan. Baina azkenean hemen nago, Santiagon. Hotelean nago, A Tafona do Peregrino, benetan polita. Gero zerbait gehiago kontatuko dut. Baina iritsi naiz, jaso dut nere Compostelana ziurtagiria eta bizikleta etxera bidean da. Hau poza daukadana. Orain biharko bidaia prestatzea falta da.
—————
Gaurkoa, usainen eguna izan da.
Haseran, iaia Galizia [...]
Zortzigarren eguna: O Cebreiro – Palas de Rei
Posted in Santiagobidea, tagged Cebreiro, Palas de Rei, Portomarin, Santiagobidea, Sarria on Azaroa 12, 2007 | Leave a Comment »
Garagardo bat hartzen ari naiz Palas de Reiko taberna batean. Hau nekea daukadana. Baina oso gustora nago. Helmuga bertan dago. Santiago 67 kilometro ingurura omen dago. Ahal badut bihar bertan iritsiko naiz Compostelara.
Atzokoa baino gogorragoa izan da gaurko eguna. Suposatzen dut nekearen ondorio izan dela, baina goitibehera ugari eduki ditu gaurkoak eta horrek neka-neka eginda [...]
Zazpigarren eguna: Rabanal del Camino – O Cebreiro
Posted in Santiagobidea, tagged Cebreiro, Rabanal del Camino, Santiagobidea on Azaroa 11, 2007 | 1 Comment »
Galizian nago!! Jada iritsi naiz Santiagoren eremuetara! GPSak dioenez 87 kilometro egin ditut. GPSa diot eta ez cuentakilometros-a ze azken hau Irozen erori nintzenean apurtu egin zen. Orain ordulari bezala bakarrik darabilt.
Beno, gaurkoa etapa politena izan da. Etapa reina! 87 kilometro eta bi mendate gogor, Cima Coppi barne.
Norbaitek Rabanalen lo egin behar badu, joan dadila [...]
Seigarren eguna: Mansilla de las Mulas – Rabanal de Camino
Posted in Santiagobidea, tagged Santiagobidea on Azaroa 10, 2007 | 1 Comment »
Gaurko etaparen izena, Lost in Castilla izan liteke. Goizean goiz, zortzirak aldera, bizikletari emanaz hasi naiz. Hori da hotza, izugarria. Hamarretan Leona iritsi naizenean botika bateko termometroan lau gradu jartzen zituen, ba zortziretan…
Lehenengo esan beharra daukat atzoko albergeko tipoa fenomeno bat zela. Gainera eibartar ilustre bat ezagutzen zuen, Jaime Barriuso. Gaur berdina pasa zait, baina [...]
Bostgarren eguna: Fromista – Mansilla de las Mulas
Posted in Santiagobidea on Azaroa 10, 2007 | Leave a Comment »
Goizean bastanteko hotza egiten zuen. Atzo gaueko afari eskaxaren ondorenak pairatzen jarraitzen dut. Bi egun onen ostean, bazirudien gorputza fallatzen hasiko zela.
Carrionerako bidea errepidez egin dut. Bidea ondo zegoen eta nere ipurdiaren kexuak entzunda, bertatik joatea erabaki dut. Orain arte ipurdia ondo eduki dut, baina gaur pixkat izorratzen hasi zait.
Bidean, halako batean, Arconada herrirako desbioa. [...]
Laugarren eguna: Villafranca – Fromista
Posted in Santiagobidea on Azaroa 8, 2007 | 1 Comment »
Sakelekoaren bitartez idazten ari naiz. Gaur eztare ez dago internetik. Oso oso gustora nago. Hankek eta bizikletak primeran erantzun dute eta 103 kilometro egin ditudala dio GPSak. Burgos utzi eta Palencian nago. Eguraldia primerakoa, aurpegi kolore ederra daukat. Ea biharkoa nola doan.
————–
2007.eko azaroak 9an eguneratua:
Mendate baten haseran lo egitearena… ez da oso ideia ona. Hankak [...]
Hirugarren eguna: Logroño-Villafranca de montes de Oca
Posted in Santiagobidea on Azaroa 7, 2007 | 1 Comment »
Lehengo eskerrak nere idazkariari, Berrizbeitia jauna ze herri honetan ez dago internetik. Gaur egun polita izan da, ez naiz jausi, eta ez dut gurpilik zulatu. 85 km egin ditut baina gustora nago. Ea bihar norarte iristen naizen, Burgos pasata gero ikusiko dugu.
————-
2007.eko azaroak 9an eguneratua:
Ciclos Hogar dauka izena Logroñon bizikleta konpondu zidaten dendak. Ez dakit [...]
Bigarren eguna: Gares – Logroño
Posted in Santiagobidea, tagged Gares, Lizarra, Logroño, Los Arcos, Santiagobidea, Viana on Azaroa 6, 2007 | 1 Comment »
Ea, konfesatu dadila maldizioa bota didanak. Zein izan da? Ez, gaur ez naiz erori, baina 3 aldiz zulatu dut atzeko gurpila. Mekaguenlaletxe!!. Orain erietxean utzi det bizikleta, ea ondo osatzen didaten. Hori bai, hilerri ondotik pasatzena amenazu egin diot, “horrela jarraitzen badek…”.
3. aldiz zulatu dudanean jada ez neukan kamararik. Eskerrak Logroñotik pare bat kilometrora nengoen [...]


