Feeds:
Posts
Iruzkinak

Archive for the ‘Nere gauzak’ Category

Bukatu da

Bukaera heldu zaio blog honi. Beno, bukaera bukaera ez. Lekuz eta izenez aldatuko dugu. Hemendik Eibar.org-ra eramango dugu. Orain arte idatzitakoa ondo dago hemen, eta bertan geratuko da. Hemendik aurrera, hementxe aurkituko nauzue, gustu baduzue. Laster arte!!.

Read Full Post »

Ezin diot ezer egin, eibartarra naiz. Notizi honek kriston grazia egin dit. Aupa Eibar!! http://www.diariovasco.com/20071105/deportes/mas-futbol/eibar-cuenta-pena-china-20071105.html

Read Full Post »

Kirioak dantzan!

Gaur Galiziatik itzuli naiz. Han izan gara lau lagun. Albariño, marisko eta ilunabarrez gozatzen. Porto Do Son herrixkan eta inguruetan izan gara. Sentsazio kuriosoa, atzo Fisterrako 0 kilometroan izan ginen, eta ikusi genuen nola hamaika gauza utzi dituzten erromesek azken urteetan. Gauzak erre izanaren zantzuak agerikoak ziren baita. Herenegun Santiagon izan ginen, katedrala eta alde [...]

Read Full Post »

Tanzania?

Orokorrean, edozeini kontatzen diodanean lanez aldatzera noala eta Tagzania proiektuan jardun behar dudala esaten diodanean, ez dakite zertaz ari naizen. “Tanzania?”. Agian, gure amamari ilusioa eta dana egingo zion, misiolari sartuko naizelakoan egongo da eta Afrika aldera joango naizela fede ona zabaltzera.

Read Full Post »

Apple, diseinu ederra

Bidea egiteko zenbait gauza erosi beharrean aurkitu naiz. Ez noa erosi behar izan ditudan gauza guztietaz hitzegitera. Baina ondorengo honek pena merezi du.
Apple-ek gauzak beste era batean egiten ditu. Diseinua asko zaintzen dute. Hobe esanda, bezeroaren esperientzia osoa zaintzen dute. Webguneko erosketan hasiz eta jasotzen dugunerarte.
iPod berkargatzeko aparailu sinple batek begira zein kutxa polita daukan:

Read Full Post »

“Compostelan egon nintzen lehengo udan erromes” zioen abestiak. Nere kasuan ere halaxe da. Aurreko udan Mariarekin batera Astorgan hasi nuen bidea. Villafranca del Bierzon Isi eta Silvia batu zitzaizkigun azken egunak egiteko.

Argazki polit hau Mariak egin zuen Cebreiroko alberge ondoan. Behean, Galizia genuen zain. Astorga, Rabanal, Ponferrada, Villafranca, Cebreiro, Samos, Portomarin, Palas de Rei, [...]

Read Full Post »

Bye bye Indubrik

Gaur lan bizitzako etapa bat amaitu da. Agur Indubrik.
Duela bi urte eta erdi baino gehiago banketxe batean hastekotan nengoen. Banketxe laranja batean. Eta halako batean, Soraluzeko enpresa batetik deitu zidaten. “Induzer?”, “Ta hori nun dao?”, zer nekien nik Goierrira bidean hamaika aldiz pasata nengoela bertatik. Entzutea ez denez ezer kostatzen, joatekotan geratu nintzen.
Aditutako gustatu zitzaidan. [...]

Read Full Post »