Goizean bastanteko hotza egiten zuen. Atzo gaueko afari eskaxaren ondorenak pairatzen jarraitzen dut. Bi egun onen ostean, bazirudien gorputza fallatzen hasiko zela.
Carrionerako bidea errepidez egin dut. Bidea ondo zegoen eta nere ipurdiaren kexuak entzunda, bertatik joatea erabaki dut. Orain arte ipurdia ondo eduki dut, baina gaur pixkat izorratzen hasi zait.
Bidean, halako batean, Arconada herrirako desbioa. Joe, ia ia negar egin dut lehen aldiz Erreala jetsi zenetik. Arconada, Satrus, Zamora, Lopez Ufarte, Gorriz, Gajate, Alonso, … Eneee. Oraindik gogoan daukat Arconadaren penaltian Kopako finalean. Donostiara koparekin iritsi zirenean udaletxera joan nintzen eta dana.
Carrionerako 20 kilometroak azkar egin ditut, ia ia ordubetean. Gustora nengoen. Bazirudien nere uste txarrak ez zirela beteko. Ederki!!
Kafetxo bat hartu dut udaletxe ondoan. Hemengo jendeak ez dit oso sentsazio ona ematen. Ez dakit ote den nongoa naizen sumatzen dutelako, baina beno, zer egingo diogu. Orokorrean legor xamarrak dira.
Carrionetik atera eta gero “basamortuan” sartu naiz. Hala deitzen diote amaitezina den 16 kilometro inguruko zuzengune bati. Haizea atzetik zetorkidan eta ordubetean egin dut. Gogorra izan da, hala ere. Haizeak agian eragina dauka bertako jendearengan.
Ondoren, eguneko gauza ederra gertatu da. Terradillasen ura hartzen ari nintzela, oinezko erromes bat agertu da. Kontrako norabidean egiten ari zela pentsatu dut. Eta bai, hala zebilen, baina ez zuen bukatu behar bidea Orregan edo Iruñean. Jomuga, Jerusalem!! Amaro Franco du izena eta portugesa da. Ondorengo blogean idazten ditu bere abenturak: http://amarofranco.wordpress.com/ Gaurko etapan aipatu nau, beraz bere bidearen parte sentitzen naiz. Jatorra tipoa. Uztailean iristekoa omen da Jerusalema.

Berak niri ondorengo argazkia egin dit. Aurreneko aldiz, Orregatik, argazki batean nago:

Hortik aurrera, bidea polita izan da. Baina Amarorengan pentsatzen ibili naiz, horrek bai dituela potro parea.
Gaztelan aurrera egitea errazagoa da Errioxan eta Nafarroan baino. Haizea aldeko izanda, are eta errazagoa. Nahiz eta batzutan, atzetik etorri beharrean, alde batetik ere etorri zaidan eta zaila izan den.
Eginean eginean, Mansillararte iritsi naiz. 95 km, guztira, 7 ordu eta erdi inguruan eginak. Geroz eta hobeto aurkitzen naiz. Bihar Rabanal del Caminorarte egin nahi dut. Bertan egin genuen lehen gaua Mariak eta biok udan. Polita izango da bertara iristea.
2007-11-10: Atzo ez dakit zergatik, baina ez zuen publikatu.


