Lehengo eskerrak nere idazkariari, Berrizbeitia jauna ze herri honetan ez dago internetik. Gaur egun polita izan da, ez naiz jausi, eta ez dut gurpilik zulatu. 85 km egin ditut baina gustora nago. Ea bihar norarte iristen naizen, Burgos pasata gero ikusiko dugu.
————-
2007.eko azaroak 9an eguneratua:
Ciclos Hogar dauka izena Logroñon bizikleta konpondu zidaten dendak. Ez dakit zer egin zioten, baina gurpilaz aparte, kanbioak ere ondo jarri zizkidaten.
Logroño La Grajera parkean barneratu ostean uzten dugu atzean. Parke polita halako hiri batentzako. Navarreten galdu egin naiz, herrian bertan, ez dakit ba, fletxa horia galdu eta… berriz ere plazan agertu naiz. Okindegian geratzeko aprobetxatu dut.
Najerara bidean ez dut oso ondo pasa, haizea kontra neukan eta bidea txar xamarra nuenez sentsazio tristea eduki dut.
Sentsazio txarrak laster joan dira. Cirueña herrira gerturatu baino pixkat lehenago, aurreneko bi txirrindulariak ikusi ditut, Bruno eta Agustin, bata Vigoko eta bestea Rondakoa. Santo Domingorarte beraiekin joan naiz.
Galegoa ez nuen oso gustoko, pixkat arrazista, nahiz eta “yo no soy racista” batekin hasten zuen esaldi oro. Grañonen bazkaldu behar zutela eta, Santo Domingoko katedralean geratu naiz. Gero ez ditut ikusi. Hori animoa, ni baino mantxoagoak badaude!!
Bizikleta ondo zebilen, nere hankak baita ere, eta burua primeran zegoen. Aurrera!! Belorado atzean utzi eta Villafranca Montes de Ocan hartu dut ostatu. Eskola zahar bat orain alberge lanetan.
Hurrengo egunerako La Pedrajaren magalean geratu naiz.



Eskertzekoa dat norbaitek blog-an idaztea zure berriekin. Ea noiz jartzen dituzun argazkixak ze batzuk irrikitan (eta inbidiaz) gaoz ikusteko.
Eutsi!